inprimatu
Madarikatu gerla
Izenburua:
Madarikatu gerla
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1976.zk.
Orrialdea:
7

Madarikatu gerla

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Edergailuz eder da hiriko moldea

 Ederrago langilez on den etxaldea

 Ama batek ukan du, hau pena ez dea

 Bere seme guzien gerlarat galdea.

 

 2

 

 Ama batek baditu zortzi seme jinak

 Zortziak nabi gabe soldado eginak

 Itsasoan harroka garbitzen uhainak

 Ama haren bihotza jaten dio griņak.

 

 3

 

 Zortzi etxeko seme laborantxan trebe

 Etxea utzi dute langile bat gabe

 Madarikatu gerla hori bada lege

 Makurra jarri zauku xuxenaren jabe.

 

 4

 

 Ama gaixo kartsua, zaude Jainkoari

 Bihozmin janarentzat harek dauka sari

 Nun ere baitituzu zure haurrak ari

 Zortziek Jainko bera daukate gidari.

 

 5

 

 Hazila jin denean hostoak erortzen

 Ogiak aldiz eder alorretan sortzen

 Gure deiari laster Jainkoa da heltzen

 Bide makurrenean girelarik sartzen.


inprimatu