inprimatu
Kantzak ottia!
Izenburua:
Kantzak ottia!
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1273.zk.
Orrialdea:
4

Kantazak ottia!

 

Oxobi

 

 Bazterretan ilhuna delarik hedatzen,

 etcheko supazterra denean argitzen.

 hantche bere kantuer ottia da lotzen

 soseguz dituela jendeak bethetzen.

 

 -Oi kantazak ottia supazter chokoan!

 Atsegin zer bat dautak emaiten gogoan;

 asko dabiltzalarik ihesi kanpoan,

 etcheko seme bago sugaten ondoan!

 

 ...Idiek deramate herrestan goldea,

 haziarentzat chuchen idekiz bidea;

 egun oroi han dute beren achkidea:

 ottia kantuz ari lurrean gordea.

 

 -Alhorren chiloetan kantazak ottia!

 Hirira nahi bada joan laboraria,

 nigarretan eginez kopla bat eztia,

 zer litaken errakok lurraren zauria.

 

 ...Nola Kalifornian artzain eskualdunak.

 halaber Argentinan lechero lagunak

 iragaiten ditu ba gostuan egunak

 entzunez ottiaren kantu bihozdunak.

 

 -Kantazak horgo mendi bortunta pentzeta

 herriaz eskualdunen mintzo haiz onetan

 sor etchea diotek sartzen gogoetan,

 burhasoen orhoitza lotzen bihotzetan!

 

 Hots ottia kantazak, ez hadila ichil,

 hitarik dugun ikas nola guhaur ibil;

 ez gelditurik ere sor chokoer hurbil,

 harat behar denean gaiten guziak bil!!

 


inprimatu