Igande arratsean -baginen sei lagun-
Oxobi
Igande arratsean -baginen sei lagun-
Hazparnerat jo dugu, edan gabe nehun;
Nahiz pestularien parabolak entzun
Eta ikusi nor zen jaliko chapeldun.
Goikoetxea, Errexil, Iriarterekin
Etchahun (oraikoa), Meltchior eta Mattin
Chalbador ta Zubiko: zortziak dira jin.
Bazkaria -jakina!- bate ez huts egin.
Mahainean arnoa ez othe zen, chuhur?
Chakakoak izan du zenbeit, zenbeit agur.
Erramouzpe lanetan ezinez irakur,
Begitartean ņir ņir, Mattin ez da beldur.
Goikotxeak ez daki zer dugun pegarra,
Errexeilek omen du asto bat ederra;
Meltchiorrek eztiki, -acherio zaharra-
Idiarti trenkatzen sagatu gezurra.
Zubikoak baderama bere saila chuchen
Chalbador ez trempuan nola Donibanen,
Etchaun dena irri bai eta hasperen,
Bainago ez denetz hau atherako lehen.
Jaun jujek eman dute prima Etchahuni;
Guziek opa beraz chuberotar huni;
Noiz jinen zauku prima zuri eta eni?
Dena den, bekhaitzgoa etzauku konbeni.