Herriko manera
Oxobi
Ene lagunak, hola bazkaldurik,
Pertsu zenbait ditzagun eman,
Etchekandrea, kafe on bana zuk
Berotuko duzun artean.
Aferak makhur baitoatzi omen
Ezker eskuin, bazter orotan,
Eskualdun gira, Eskualherriko jaun,
Elgarren anai, gauden bakean.
Elgarren anai, gauden bakean.
Jaun erretora khechu bide dugu
Kongregako nechkatchen gatik;
Mantalin churiz alkietan eta
Gauaz ezin geldi dantzatik.
Apez maitea, zure predikuez
Chori hoiek ez achalarik;
Ez dutelakotz betan familian
Aita et-amen larderiarik.
Aita et-amen,larderiarik.
Grefier dugun errient gazteak
Eskuara mikorik ez jakin;
Gure haur tzarrak frantsestu
Badu lan eta buruko min.
Zer ere baita, Ez-e-fi-o dela
Salhatua baiteraut behin,
Errana diot: chuharra baduzu,
Politikarik hemen ez egin.
Politikarik hemen ez egin.
Gu gehienen iduriko;
Auzapez jauba gizon pherestua,
Merialaino lasterregi jinez
Ez da bidean eroriko.
Sinadura bat eman liro;
Punttako ichar bat erhien artean
Ez du gaizoak pitsik balio.
Ez du gaizoak pitsik balio.
Herriko muthil Jakes Oihamburuk
Aspaldian ura partida;
Potoka eta mando kharreale
Berotua hor ibilki da;
Nungo dupatik deitzen duen arno
Ez baitatik ez eni galda;
Dakitan gauza Jakesek duela
Laster Beharko ba phorru salda.
Laster Beharko ba phorru salda.
Asa Kattalin, emazte charmanta,
Zure beha gaude jarririk;
Kafe beltch hori hunat berehala,
Hurrupa dezagun berorik;
Onraren onaz uzten badaukuzu
Erreklama gisa urririk
On dagizula guk erranen dugu
Bat ez dela zu bezalakorik.