Hazparne.
Hazparne hazkar oihanez,
Aberatsago gizonez;
Eta nolako gizonak larruz, gantzaz eta barnez
Hemengo jaunek jaunik nago badutenez.
Jaunen Jauna Joanes Lizar,
Baitugu goretsi behar;
Zure ordain ez diteke nehor zuzenagorik jar;
Oraikoa egizu gutartean bihar.
Ybar'ek ere hartze du
Prediku bezembat kantu;
Arrunt gurea delakotz dugu aintzineko hartu;
Gora zu beraz eta gutiaz barkhatu.
Oraino hitz bat edo bi;
Aiphatzeko da Urruty;
Pilotani leial eta lagun gocho ager hadi,
Irabaz bideetan ez hadila geldi.
Gipuzkoar anaieri;
Agur Jaunak, agur-t-erdi.
Gutarterat baitzatozte bethi bihotza bidari,
Enrike, geure partez, goraintzi aitari.