inprimatu
Hazilean. De profundis
Izenburua:
Hazilean. De profundis
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1857.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hazilean.De Profundis.

 

Oxobi.

 

 Lurrean - zoin behera! - leizeraino jautsia,

 Aldean bertze, dena, bekatuek josia,

 Leizeko ilhumpean izitua, beldurrez,

 Gauetik jali nahiz, argiaren beharrez,

 Urrikia bidari, aphalik, hobenduna

 Urrikal zakizkeon, heldu zautzu Jaun ona.

 

 Hel egin dautzu Jauna. Barkhatua ez bada

 Nor ditake lurretik Zutaraino hegalda?

 Etcheko hilez orhoit, hil behar dela jakin

 Gaichtoak noizpeit dautzu barkhamendu galdegin,

 Eta, luzakor, bethi barkhatzera baitzaude,

 Zu aita on izanen haur galduaren alde.

 

 Neguari aintzinka, hegoak lagundurik,

 Aurthen ogitako den ordokia lanthurik,

 Lurretik bizi denak aurthiki du hazia,

 Jauna, Zuhauri utziz neguko lan guzia.

 Zer da gizonen artha zurearen aldean?

 Eraile, orhoit hiza uztaila jin denean?

 

 Bihinoa lurpean pizten duzun bezala,

 Ehortziak direnen arimak pitz ditela;

 Zure ganat bilkitzu, - Jauna, ,othoi urrikal

 Lurpera goazinen gogoak ez diten gal,

 Bainan, lurreko hilik, sor diten argitarat,

 Bake osoa bere, Zurekin irauterat,

 

 


inprimatu