inprimatu
Gudua haste
Izenburua:
Gudua haste
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1937
Argitalpenaren urtea:
50
Alea:
1913.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gudua Haste.

 

Oxobi.

 

 Entzun izan dute Raman

 Rakel oihu marrumetan,

 Umeak galdurikan.

 

 Hil ditu Herodes tzarrak

 Betlehem guziko haurrak

 Bulharrean beharrak.

 

 Gaicho maiteen odola

 Gorri, garbi, darola

 Bildotsena bezala,

 

 Ama gazteak auhenez,

 Mensturik minaren minez,

 Erho baten hobenez.

 

 Herodes bihotz gabea,

 Magoek ukhan bidea

 Duk hiretzat gordea.

 

 Jesus, Mariaren haurra,

 Errege zela beharra

 Zukan hire beldurra?

 

 Haurrak orena bere dik!

 Eta bazoak engoitik

 Ez dakikan bidetik.

 

 


inprimatu