inprimatu
Gauberri armadetan
Izenburua:
Gauberri armadetan
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1443.zk.
Orrialdea:
1

Gauberri armadetan

 

Oxobi

 

 Atzar gaiten, atzar lotarik,

 Gauerri duk Eskualduna!

 Eskual-herriaz orhoiturik.

 Othoizteko Jainko Jauna.

 

 Zoin airoski ginoazin jaz

 Gauerditako mezarat!

 Han, orai, mintzo dire gutaz,

 Eginez othoitz kartsu bat.

 

 Kantatze handirik ez bada,

 Ez delakotz han gizonik,

 Jesus Jainkoari, ez duda,

 Egiten da galde onik.

 

 Apezik ez den herrietan,

 Chilintcharik ezin entzun;

 Nigarra frango begietan.

 Eliza dorreak ilhun!

 

 Emazteki guti ere gaur

 On denik atheratzeko,

 Ttipi ttipiak, hoinbertze haur

 Etchetan bada zaintzeko!

 

 Icho, icho, zer dut aditzen?

 Icho, noubeiko izkilak!

 Gauerri! Ez gaitu izitzen

 Debru Alaman zarpilak.

 

 Haurnoak lotan oraikotzat,

 Amak aldiz ezin lokhar...

 Hemen, kantatuz haur amentzat,

 Guk dezagun kuraye har!

 

 Guretzat ez da haizu loa,

 Bihotza dute han eri;

 Airez aire gure leloa

 Arin doala heieri!

 

 «Atzar gaiten, atzar lotarik

 «Gau huntan da Jesus sortzen

 «Amodioak garhaiturik

 «Gure gatik da etortzen...»


inprimatu