inprimatu
Erbia eta apoharmatua
Izenburua:
Erbia eta apoharmatua
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
383.zk.
Orrialdea:
4

Erbia eta apoharmatua

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 ERBITTO bat: beharri chut,

 buztan labur,

 Ausik, itzul, beha, jauni...

 bethi beldur,

 Larretikan goizalderat,

 Zangoak arin,

 Jautsi zen behin

 Jauregiko baratzerat...

 

 2

 

 Jauregiko baratzean jabe, ichil,

 Apoharmatu handi bat nekez

 dabil,

 Etchea baderamala...

 Oraino barur,

 Urhatsa labur,

 Panttupa pan plun panpala...

 

 3

 

 Oinak arin,

 Kaskoz berdin,

 Erbi tcharra irriz hasi

 Gogor, konkor,

 Bainan ez gor,

 Apoharmatuk erasi:

 Nitaz egiten duk irri?

 Choroa... jokatzen dauiat

 Zoinek lasterrago kurri...

 

 4

 

 To, aza huru pare bat,

 Debru zango luz ergela,

 Hi baino ere naizela!

 - He, zoin lehen zu niri?

 Buruti'k etzira eri?

 

 5

 

 Jauna, erranean nago:

 Banizela zu bezenbat

 Heltzeko gaintto hartarat,

 

 6

 

 -Zu lehen, ni aintzinago...

 Hots, arri, arri mandoko,

 Bihar ez Iruņerako.

 

 7

 

 Urhatsa duela urri,

 Bainan tira eta kurri,

 Panttupa pun, panttupean,

 Jauregia bizkarrean,

 Apoharmatu badoa.

 

 8

 

 Dantzaria maiz choroa...

 Bi azen irabazteko

 Hiru jauzi aski eta,

 Erbi jaun abiatuko

 Arizan gabe josteta?

 

 9

 

 Ausik eta itzul,

 Charpot eta tipul,

 muttura phereka,

 Bizkarrari hazka...

 Erbiak oinetan

 Ez du ez berunik,

 Bizkar errainetan

 Ez dakhar lagunik...

 

 10

 

 Hots, noizbet, erbia, zart!

 badoa,

 Hala nola chichparen tiroa.

 Bainan apoharmatuak irriz:

 Erbi, nitaz trufa hadi berriz.

 Zeren, panttuoa pun plun pan

 ttupan,

 Ordukotz heldurik bailtzagon

 han.

 

 11

 

 Geroa dela geroa

 Buru arinen leloa:

 Jendetan asko badire,

 Erbi choro horren pare


inprimatu