inprimatu
Erbia eta apoharmatua. Alegia
Izenburua:
Erbia eta apoharmatua. Alegia
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
40
Alea:
1375.zk.
Orrialdea:
1

Erbia eta Apoharmatua

 

Oxobi

 

 Erbitto bat: beharri chut, buztan labur.

 Ausik, itzul, beha, jauzi... bethi beldur.

 

 Larretikan goizalderat,

 Zangoak arin,

 Jautsi zen behin

 Jauregiko baratzerat.

 

 Jauregiko baratzean jabe, ichil.

 Apoharmatu handi bat nekez dabit,

 Etchea baderamala...

 Oraino barur,

 Urhatsa labur.

 Panttupa pan plun panpala!

 Oinak arin,

 Kaskoz berdin,

 Erbi tcharra irriz hasi;

 Gogor, konkor,

 Bainan ez gor,

 Apoharmatuk erasi:

 — Nitaz egiten duk irri?

 Choroa... jokatzen dauiat

 Zoinek lasterrago kurri...

 To, aza buru pare bat

 Debru zango luz ergela.

 Hi baino ere naizeIa!

 

 —- He, zoin lehenka zu niri?

 Burutik etzira eri?

 

 - Jauna, erranean nago:

 Banizela zu bezembat

 Heltzeko gaintto hartarat

 

 — Zu lehen, ni aintzinago...

 Hots, arri, arri mandoko,

 Bihar ez Iruņerako.

 

 Urhatsa duela urri,

 Bainan tira eta kurri,

 Panttula pun. panttupean,

 Jauregia bizkarrean.

 Apoharmatu badoa.

 Dantzaria maiz choroa...

 Bi azen irabazteko

 Hiru jauzi aski eta.

 Erbi jaun abiatuko

 Arizan gabe josteta?

 

 Ausik eta itzul.

 Charpot eta tipul.

 Muturra pherreka.

 Bizkarrari hazka...

 Erbiak oinetan

 Ez du ez berunik.

 Bizkar errainetan

 Ez dakhar lagunik...

 

 Hots noizpait erbia, zart badoa

 Hala nola chichparen tiroa,

 Bainan apoharmatuak irriz:

 Erbi, nitaz trufa hadi berriz.

 Zeren, panttupa pun plun panttupan

 Ordukotz heldurik baitzagon han.

 

 Geroa dela geroa

 Buru arinen leloa

 Erbi choro horren pare

 Jendetan asko badire.

 

 


inprimatu