inprimatu
Egurgi
Izenburua:
Egurgi
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
428.zk.
Orrialdea:
1

Egurgi

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Mendi zolan Beherrobi,

 Gorago nunbait Egurgi;

 Garaztar artzain chotilak harat heltzean izerdi:

 Nafarrorik ez, bainan... urak dira garbi!

 

 2

 

 Errekan arraina merke,

 Bil errech amurik gabe:

 Madalenako horiek garizumen begirale,

 Pazko aintzin ditutzu Egurgin errege.

 

 3

 

 Orduan ez nintzen lotsa,

 Luzechago nuen hatsa,

 Iguzkitarat halere hurri neraman urhatsa;

 Bordetarat orduko, gocho zen arratsa.

 

 4

 

 Mugaz achola gaberik,

 Harrien bi aldetarik,

 Ardi behiek, pottokek, alhan badabiltzalarik,

 Ez dute Jainkoaren legeaz bertzerik.

 

 5

 

 Uharte, bizi zirea?

 Zertan duzu arthaldea?

 Garruze Pelegrinean achuririk sorfa dea?

 Orbaitzetako maldak han baitaude beha.


inprimatu