inprimatu
Donazaharren, azken aldi bat
Izenburua:
Donazaharren, azken aldi bat
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
196.zk.
Orrialdea:
4

Donazaharren, azken aldi bat

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Donazaharren, azken aldi bat,

 behar dut beraz hitz egin

 Hemen berean, orhoit niz ontsa,

 bertsuak emanik behin,

 Ziki, Léonis, Beheran, Chilhar

 eta Ligueix eta Mattin,

 Hemen gintuen, zenduak dira,

 on da hilez orhoit nadin.

 

 2

 

 Erran dautatet, erran daukute,

 zahartucheak ginela,

 Aspaldi huntan, gauza jakina,

 ttipitu zauku ahala:

 Zaharrak bazter, gazteak ager,

 agertu ginen bezala,

 Eta Jainkoak gazte horier

 esku eman dezotela.

 

 3

 

 Udazkenean, urhez jauntzirik,

 zoin eder diren bazterrak!

 Zuhurtziaren,dei argiari

 eztitu ziren uztarrak;

 Zaharren lagun, huna zoin lehen.

 zurkaitz begiko hazkarrak,

 Bihotz bihotzez, agur orori,

 Luis Dazantz'i eskerrak.


inprimatu