inprimatu
Chori papo-gorria
Izenburua:
Chori papo-gorria
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1265.zk.
Orrialdea:
3

Chori papo-gorria

 

Oxobi

 

 Legun ta churi daude eskualdun bazterrak,

 gau batez oro dauzku beretu elhurrak;

 teilatu hegietan, hormaren nigarrak

 ezin urthuz dagozi, hain dire gagorak...

 

 Goizik jarria nintzen supazter chokoan,

 nere gurphutz guztia gozoki beroan,

 naiz ere entzun baitut tok tok tok leihoan...

 papo gorriņa bat zen bakarrik kanpoan!

 

 Ichil ichita zagon, ikharan gaichoa,

 goseturik, doi doia jasanaz aroa...

 Ikusi nuenean zabaltzen leihoa,

 atseginez harrotu daut bere papoa!

 

 Ideki dutanako, choria zaut sartu,

 bera, beldurrik gabe, suari ohartu:

 hantche, garrari hurbil, odola hazkartu,

 gero, nik purruchkatu ogi dena hartu!

 

 Golkoa betherik da hegaldaka hasten,

 itzul airosak dauzkit airean egiten,

 askenean etzauta barurat igaiten

 eta handik kanta bat lorian emaiten!!...

 

 Azken eskerrak zauztan gaichtoak bihurtzen,

 jadanikan oihanaz orroitua baitzen...

 Ikusi dutanean kanporat airatzen

 iguzki ephel hits bat ari zent agertzen!

 

 Habil papo-gorria, habil oihanerat,

 Jinkoak eman daukan berri zabalerat...

 Gutarik joan direnak ihesi galtzerat

 hola itzul balite laster sor etcherat!!!

 

 Geroztik, iguzkia jeikitzen denean,

 merchik otdu zahar bat baita baratzean,

 chori bat, pausaturik abar gorenean,

 maiz hor kantuz ari zaut, boz ederrenean.

 

 Merchtkaren gainerat heldu den choria,

 buruan daukat dela lehengo eria;

 gogitik eman nazkon sua, janaria,

 berriz, kantuz eskaintzen daut bere saria!...

 

 Adichkideak egun galde bat orori:

 herrian elhur hotza zaukunean ari,

 zuen leihoak idek papo gorriari,

 chori bakarra dugu neguan kantari!!

 


inprimatu