inprimatu
Chochoa oilachko
Izenburua:
Chochoa oilachko
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
61 [97].zk.
Orrialdea:
4

Chochoa oilachko

 

Oxobi

 

 Nago zertako dioten

 Emana

 Chochoari, chochoaren

 izena.

 Sasi bazterrez ihesi,

 Tu tu tui tui, tui, tri hi hi

 Trufaz ihiztariari,

 Hegaldatu chochoa

 Daukat ez dela zozoa.

 Gaizoa, jaun ihiztari...

 Chocho bat bizkitartean,

 Chocho batarrunt erhoa,

 Beltz zela oihan artean,

 Utzirik hantchet berthoa.

 Nonbeit aphaindu zen behin,

 Chuchen ez nakike nola...

 Oilachko baten lumekin.

 Eta, o lachko bezala

 Sartu,irist oilotegian

 Arrats ilhuntze irrian,

 

 Bainan biharamuneko.

 Oilar oilanda oilachko

 Oro hasi direneko:

 Ku ku ru ku, ko ko ri ko,

 Ke ke re ke, ki ki ri ki.

 Chochoak baitu ahantzi

 Berhoa zuela utzi.

 Dio chichtuz, hain pollik!

 Tu, tu nik, nik, bai noski!!

 Gudua pizteko aski

 - Nork egin du gutaz irri?

 - Tu, tu, nik nik, hi hi!

 - Chichtulari, michtulari,

 Zer haiz hi?

 Ala gutarteko berri

 Duk nahi?

 Eta sist mokoarekin,

 Eta zart, aztaparrekin,

 Chocho zozo, dohakabe.

 Berhoz erho, sasiz sasi,

 Nondik joanen haiz ihesi?

 Lumak hintuen ebatsi:

 Eder argiz paregabea;

 Hireak ordean josi!

 Ai! bilhatzeko atherbe,

 Ez hain bi hegalen jabe

 

 Kantu, irriak ich hildu...

 Oilarrek aztaparrekin:

 Oilachkoak mokcekin,

 Chochoa zuten biphildu!

 

 .......................

 

 Nechkatoko menditarra,

 Hirirat othoi, ez erra.

 


inprimatu