inprimatu
Chochoa oilachko
Izenburua:
Chochoa oilachko
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
40
Alea:
1393.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chochoa Oilachko

 

 

 Nago zertako dioten

 Emana

 Chochoari, chochoaren

 izena ...

 

 Sasi bazterrez ihesi,

 Tu, tu, tui, tui, tui, tri hi hi,

 Trufaz ihiztariari,

 Hegaldatu den chochoa

 Daukat ez dela zozoa.

 Gaizoa, jaun ihiztari..

 

 Chocho bat bizkitartean,

 Chocho bat arrunt erhoa,

 Beltz zela oihan artean,

 Utzirik hantchet berhoa,

 Nonbeit aphaindu zen behin,

 — Chuchen ez nakike nola —

 Oilachko baten lumekin,

 Eta, Oilachko bezala,

 Sartu, vrist, oilotegian.

 Arrats ilhuntze irian.

 

 Bainan biharamuneko,

 Oilar, oilanda, oilachko

 Oro hasi direneko:

 Ku ku ru ku, ko ko ri ko,

 Ke ke re ke, ki ki ri ki....,

 


inprimatu