inprimatu
Belea eta acheria
Izenburua:
Belea eta acheria
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
383.zk.
Orrialdea:
4

Belea eta acheria

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Behin bazen bele bat:

 Bele bat beltza,

 Pika bezen ohoina,

 Binan zozoa!

 

 2

 

 Hartu zuen gasna bat

 Gasna bat gaitza,

 Ardi esnez egina,

 Bainan gozoa!

 

 3

 

 Zurchuri baten punttan,

 Punttaren punttan,

 Gure belea zagon,

 Nala gasna jan!

 

 4

 

 Acheri, bat ttapattan.

 Ttapa ta pattan,

 Zurchurira jin zaion

 Gosea tripan!

 Egun on, bele jauna,

 Oi zure soina!

 Kanta hain eder balitz,

 Zinez dautzut hitz:

 Ez litake choririk

 Ez ala fede,

 Ederrez joan lironik

 Ziri, jaun bele!

 

 5

 

 Bele jaunak orduan,

 Ordu berean,

 Makoa du ideki...

 Gasna erori!

 

 6

 

 Acheriak ttapattan,

 Ttapa tta pattan,

 Berea ez du hetsi...

 Gasna iretsi!

 

 7

 

 Aho legun, muttur luz,

 Zenbat acheri

 Bele gaizoen gostuz

 Direnaz bizi!!!


inprimatu