Belea eta Acheria
Oxobi
Behin bazen bele bat:
Bele bat beltza.
Pika bezen ohoina,
Bainan zozoa!
Hartu zuen gasna bat,
Gasna bat gaitza,
Ardi esnez egina,
Bainan gozoa!
Zurchuri baten punttan,
Punttaren punttan,
Gure belea zagon
Nola gasna jan!
Acheri bat ttapattan,
Ttapa tta pattan,
Zurchurira jin zaion
Gosea tripan!
Egun on, bele jauna,
Oi Zure soina!
Kanta hain eder balitz.
Zinez dautzut hitz:
Ez litake choririk
Ez. ala fede,
Ederrez Joan lironik
Zuri,jaun bele!
Bele jaunak orduan,
Ordu berean,
Mokoa du ideki...
Gasna erori!
Acheriak ttapattan,
Ttapa tta pattan,
Berea ez du hetsi.. .
Gasna iretsi!
Aho legun, muttur luz,
Zenbat acheri
Bele gaizoen gostuz
Direnak bizi!!
|