inprimatu
Axulai
Izenburua:
Axulai
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
429.zk.
Orrialdea:
2

Axulai

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Elhorri chari baten itzalpe garbian,

 Goroldiz aphainduzko harrien azpian,

 Ura sortu zen behin Axulai mendian,

 Hoin argirik ez baitzen Lapurdi guzian.

 

 2

 

 Elhorri churiaren lilien erdian,

 Argizko urak bethe ithurri hegian,

 Lili bat agertu zen Axulai mendian;

 Edarragorik ez da Goiko Jauregian.

 

 3

 

 Andre Dena Mariak beretu mendia,

 Ainhoko eder gailu, Axulai handia,

 Gainez gaia ager-azu kapera churia;

 Gure Ama onaren egoitza garbia.

 

 4

 

 Haurren begiek maite amaren begia,

 Baitakite nun duten zeruko argia;

 Axulaiko menditik, Birjina Maria,

 Begira zazu bethi zure den Herria.

 

 5

 

 Mendekoste arratsez Ainhoko izkilak

 Botzik airean dauzka baserri hurbilak;

 Goizik oherat eta goizik jeik, mutilak,

 Bihar gu nahi gaitik Axulaiko beilak.

 

 6

 

 Astelehen goizeko loredun kapera;

 Osteko beilariak othoitzean gora;

 Eskualdunekin nahas hiritar sobera,

 Nago zer derasaten ahotik ahora.

 

 7

 

 Frantchiment hoiek egun egin itzulia:

 Nun zuten ikusiko zerbait komedia;

 Holakoen kapera: (chuhur da mendia)

 Opoka, Bucheria eta Ponpelia!

 

 8

 

 Beila hori nik ere askotan dut egin

 Ez behar bezalako khar sainduarekin;

 Lagunak eta nihaur chori-buru arin...

 Amari huts eginik orai dut bihotz-min.

 

 9

 

 Axulai-ko Andere, Birjina Maria,

 Ahantz, othoi, lehengo ene haurkeria.

 Bihotzez diot egun; Artizar garbia:

 Zu ganat bida-zazu Eskual-gazteria!


inprimatu