inprimatu
Astoa eta bere hiru jabeak
Izenburua:
Astoa eta bere hiru jabeak
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1278.zk.
Orrialdea:
4

Astoa eta bere hiru jabeak

 

Oxobi

 

 Ikazkin bat Semperen bizi den denboran...

 Legetzat hau baitzuen: irabaz arau jan,

 Oihanean gaizoak auza guti zaukan:

 hiru seme tzarrekin asto bat etcholan.

 

 Nahi etzuen jasan min bat ere behin.

 Jaunaren orenean, heriotzea jin...,

 astoaz ez jak nez orduan zer egin,

 erorkiz utzi zuen hiru semer berdin.

 

 Huna beraz hiruak astoaren jabe,

 ba bainan jabetzeko hiruak herabe...

 hitz dautzut etzirela buru-minik gabe...

 erorki hoi zer zuten?... ez erhauts ez salbe!

 

 Nolazpeit azkenean elgar entzun zuten

 hiru egunetarik, osoki, dena den

 astoa du bakotchak beretzat ukanen...

 Joko chuchenagorik deusik etzitaken!

 

 Zaharrenak lehenik kargatuz egurrez,

 Baionarat derama denbora laburrez:

 han asetzen da bera nasaiki chingarrez,

 a toa... dagolarik a hean nigarrez!

 

 Ondokoak segidan hatzeman zuen lan:

 bainan astoak bethi jaterat ez ukan:

 makilaren phereka mai senditurikan.

 olarik ez belarirk sartu bere tripan.

 

 Gaizo «Martin» astoa zer gauza den jina

 burutik pisu bezain zarrotik arina.

 bizkar gainak iduri teilaren izkina:

 hots, hezur eta larru goseak egina!!

 

 ....................................

 

 Hirugarrenarekin merkatura zoan.

 ezker eskuin... herrestan, soka bat lepoan:

 hura lasterikaraziz jaunak ezingoan

 usuchko zeramatzan «debruak» ahoan!

 

 «Arri! debru kankaila, debruen alferra!

 besagainka diala kaskatzen bizkarra...

 Eskain liro «Martinek» uzker bat ederra,

 bainan ez du gaizoak behar den indarra!

 

 Errekalat astoa betbetan erori!!!

 Zangoak gogor eta bi begiak hori,

 muthur harrigarri ba itzuliz orori,

 hil da, deus erran gabe bidean nehoi!

 

 Gerthagarri hortarik bi! irakaspena;

 hori, jaun andreak, da bakotcharen lana

 orok ikasazue behar duzuena,

 ikusiz lauetarik zoin zen astoena!...

 


inprimatu