inprimatu
Arrangoitze herriari
Izenburua:
Arrangoitze herriari
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1969.zk.
Orrialdea:
3

Arrangoitze herriari

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Arrangoitze herria hanbat hedatua

 Euskal-Herri guziari hainitz famatua

 Bigarren aldikotz haiz hor galdezkatua

 Izan dadien Plaza itxuraldatua.

 

 2

 

 Karrika bat eginez Plaza da hedatzen

 Ikusiko ditugu etxeak hor sortzen

 Biztanleak ere hor osteka etortzen

 Oihan xoritsu hori, betunez ihaurtzen.

 

 3

 

 Ur, eletrika, bide, telefon ezartzen

 Ondarkin, ur-zikinen ororen baztertzen

 Nor ariko ote da ez bada pagatzen?

 Herriari zaiola, diote, tokatzen.

 

 4

 

 Tokatuz geroz luke, beden, jakin behar

 Zonbat gostako zaizkon miliun miliar?

 Saltzeak zonbatetan ? Zonbat Arrangoiztar

 Sartuko diren eta zonbat kanpotiar?

 

 5

 

 Herriari emaitza: gauza pozgarria!

 Etxeari harrika: zoin damugarria!

 Behin beden ikasak: "Buru bat handia

 Ez dela nehoiz izan buru bat argia!"


inprimatu