Arrangoitze erdian plazaldeko bidea
Moulier, Jules (Oxobi)
1
Arrangoitze erdian daukute lapurtu
Plazaldeko bidea errotik suntsitu
Astezken hautsez dute dena ezeztatu
Eliza gibeleko ezponda lehertu.
2
Horko xori pollitek berena zaukaten
Ohantzen gordetzeko hoberik ez zuten
Ibilkarier udan itzala emaiten
Neguan aize hotzak minik ez egiten.
3
Zonbat beribil ez zen gogotik gelditzen
Xoko on ixil horrek zonbatak onhartzen
Zonbat gorputz ez ditu ikusi pasatzen
Doluminetan ziren asko hor ibiltzen.
4
Nolaz? Zergatik kendu dolumen bidea
Jendetasun beteko zaukana fedea
Ahalgegarri zaiku utzirik gordea
Ezin aitortuzkoa zaukaten xedea.
5
Ixilik egoiteak gaitu denak galtzen
Har-eman eskasiak bake guti sortzen
Hola eginez ote herria maitatzen
Plazatik herritarrak segurki haizatzen.
6
Nork... zonbat... pagatu du bertzelako bide
Plazako bihotzetik urruti bertzalde
Trabatzen dituztenak ezpondak badaude
Poesia ttipiko jendeak dirade.
7
Lan txar hunen egile zirezte ohartu
Bortizkeri handi bat duzuela sortu
Behar duzue orai laster antolatu
Plazaldeko bidea denentzat libratu.