Ametsetarik. Nere herriko pesta
Oxobi
Iguzkia doi doia sortzen da zerutik
izkilak tanga tanga dio re dorretik!
«guziak chutik,
«jeikiz ohetik.
«ordu da engoitik!...
«dugun orok egun hau iragan gogotik
Aphaindurik andreak elizan jausten,
bidean dituztela zaiak erakusten...
meza entzuten,
handikan chuchen,
etcheraino jiten,
ez halere goizegi lanean has diten!
Ai! meza nagusian, zer oihu larriak!
ikharan dauzkatela bazter hil-herriak!
Eskual ohiak
iratzarriak,
higituz hobiak
Kantuen aditzeko dagozi jarriak...
Eguerdiko mahainak ziren ezarriak,
jaki hoberenekin arrunt estaliak:
arrain garbiak,
oilo guriak,
ardiki lodiak
esker onak merezi tu kozinariak!
Edariez oraino ez dut deus erranik.
ata sei, zazpi trago baditut edanik!
ala gorritik,
alachuritik...
bainan etchekotik!
ez dakit erretorak baduken hoberik!
Artharekin plaza han daukagu herrian,
Orai hala baitago nola zen berrian;
egun lorian,
lauak irian,
oror agerian,
zer partida daukuten ereman airian!
Satanadun beltz mehatch bat egon da nagusi,
pilotari hoberik ez baitut ikusi!
Apez bat hertsi
hor zauku jautsi
ez baitzaut itsusi...
Ez du horrek oilachko anhitzik iretsi!
Gero gazte zaharrak gudu Ia t giuuen
eskualdun jauzietan zoroek garraituren.
Beha zoin chuchen
guziak dauden
ai ros ala lerden!
Zaharrak - jujeu utz -egon dira Ichcu.
Ostatu zokoctan, koplariak aldiz
ditchotan ari dira hunek liuuak nwrritz
begiak diz diz,
mihi puntan hitz,
irabazi nahiz...
guziek badakite gogoa nola pitz!!
Izarño bat badoa hantchet argitzerat:
Jinkoaren begia behaka lurrerat...
Goazen etcherat,
loz asetzerat;
hots, haurrak barnerat!
Goizik bihar joaiteko zoin bere lanerat.