Biba Jesukristo'ren Lege Santubak!
Alkain
1
Milla bederatzireun
ta seigarrenian,
Abenduko illaren
ogeita amarrian,
zezen plaza berriko
barrunbe ederrian
Ąai zenbait jende prestu
ara etorrian,
modu jatorrian,
ezta kalterrian,
biar biarrian
gabiltz indarrian,
bizi nai deunok lengo
Lege zarrian.
2
Zer motibo gatikan
Donosti aldera
geren sentimentuba
adieraztera,
mudantza berri ori
ankaperatzera,
obrazko ejenplua
askori ematera,
gure etorrera
plaza jatorrera,
ein degun sarrera,
fediaz aurrera,
segitzen badiyogu
galduko ez gera.
3
Askoren iritziyan
giņan ogei milla,
errespeto aundiko
jende umilla,
aberats eta pobre
gizon da mutilla,
aita baten semiak
euskaldun kuadrilla,
letubaz kartilla,
uraxen zan pilla,
onradu ta ixilla,
fade dun sotilla,
lengo lege zar santu
on oyen billa.
4
Goyarri ta beratar
fededun bikaņa,
jendia portatu da
sekula ez aņa,
igartu zala uste
sano egon zaņa,
aurrez erakutsiya
degu lengo oņa,
Relijiyo fiņa,
gurutziaz ziņa,
Jesus imajiņa,
ta Ama Birjiņa,
au da Euskal-erriyak
nai dun dotriņa.
5
Ez gaitu ikaratu
elur da euriyak,
ain gutxi urrutiko
neke aundiyak,
lorik egin gabeko
gaizki ibilliyak,
gaubian pasatubaz
baso ta mendiyak
utzi familiyak,
zekor eta beyak,
korajez guztiyak
legor da bustiyak,
oik-dira egiyazko
penitenziyak.
6
Ortxen ikusi gera
kristau euskaldunak,
senide, adiskide
eta lagunak,
gurasuen legian
bizi nai degunak,
oraindaņo bezela
gerorare danak,
ari ditun lanak
Aita Santu onak
Pio amargarrenak,
eman ditu ordenak,
kunplitu ditzagun zintzo
arren esanak.
7
Frantziyatik sartu da
Espaņiyara gaitza,
guztiyen kaltekua
oraingo ekaitza,
mudazi nai digute
santuzko bizitza,
utziko degulako
ainbestez Eliza,
gaizki dira mintza,
askotxo deritza,
obra bezela itza,
jende moldakaitza
beren moduko agunen
billa dabiltza.
8
Kristau onak geranak
alkargana bildu,
arrazoya bada ta
aguro eldu,
Elizaren etsaya
nai gaituzte saldu,
kontrariyo gogorrak
zaizkigu azaldu,
albaida zapaldu,
ez gaitezen galdu,
lege ori bialdu,
Jainkuak nai badu,
neroni irtengo naiz
aurren soldadu.
9
Baldin jartzen bagera
lege oyen mende,
galdu biarrak gera
amaika jende,
zibil ezkontza azkenik
nai da libertade,
aurreratu gera
ernai ez bagaude,
gaitzo nayez aude
sayatubak daude
kristau bagerade
probatzeko gaude,
gogor ein biayegu
beldurrik gabe.
10
Motibu orrengatik
egin diyen kaso
degun errespetua
biar preziso,
oik naiduten bezela
ez baita al kaso,
oker aundiyaguak
letozke akaso,
gero zeņek jaso,
guztiyok penoso,
nun nai estraposo,
erori igual oso,
orduantxen bai zenbait
Lujurioso.
11
Jaungoikua amatzeko
ez dauka konturik
artu nai ez duanak
Sakramenturik,
nork esandu du orlako
atarramenturik,
badutela uste ta
ez da talenturik,
etsayak loturik,
buru gogorturik,
biziyoz loturik,
lea dandik oiturik
modu ortan ez daude
zerun sarturik.
12
Zeņen gauza ederra
ori guretzako,
len gaistuak bagaude
laister ontzeko,
gorputza onratu ta
anima galtzeko,
geren ondorenguak
gaizki ikusteko,
ondo zeņentzako?
ez iņorentzako,
txiki ta aundientzako
kalte danontzako,
bire bat seguruba
inpernurako.
15
Guk egite ez badegu
oraingotik gerra,
ondorenguentzako
istillu ederra,
etorri baņo leno
alako negarra
semiak izaten du
aitaren bearra,
utzi bada indarra
degun Lege zarra,
ez da bide txarra,
artu gendun zorra
galdu ez dediņ jende
euskaldun-tarra.
14
Guk amarretatikan
bagerade zortzi,
Lege ori etzaigunak
ondo iritzi,
oi nai duten moduban
ez baita lizentzi,
aurretik badaukagu
zenbat esperientzi,
ez dezagun etsi,
dotriņ onez jantzi
zarrari bai eutsi,
ez galtzera utzi,
orra zer egin biar dan
nik erakutsi.
15
Frailiak gobernatu
zuenian Espaņiya
izan zan len da orain
beziņ aundiya,
gaistuak eta alperrak
galdu du guztiya,
onaidi nai irabazi
etsayak autsiya,
zer dan notiziya
nago ikasiya,
ezin ikusiya,
gauza itsusiya,
famili baterako
zer desgraziya.
16
Persona asko dago
buru gogortuba,
franzesaren idiak
enreratuba,
katoliko fiņentzat
egiņa zeruba,
obratzen bado ondo
prenda seguruba,
Berak aginduba
bostek aitatuba,
Berak maitatuba,
degu aitortuba,
biba Jesukristoren
Lege santuba.
17
Jaunaren agindubak
amar mandamentu,
lenengua guztiz gaņ
Bere amatu,
juramentuik ez egiņ,
ayak zelebratu,
tokatzen dan moduban
gurasua onratu,
ta elkar maitatu,
ez lujuriatu,
iņori ez ostu,
itsegiņaz justu,
besten inbiri gabe
gauden kontentu.
18
Sinai'ko mendiyan
Moises'i emanak.
kunplitziatik zintzo
arren esanak,
ez dirade nolanai
jarritako ordenak,
zerura juatezkero
egin biar denak,
bestela zer penak
guretzat daudenak,
izan biar onak,
ala naidu Jaunak,
obligaziyo estubak
dauzka gizonak.
19
Nere kristau maitiak,
dizuet itzegin,
arrazoi dan bezela
biyotzetik fin,
mudantza berri onek
naikua emandu miņ
asko gaudelako
burutikan ariņ,
sayatu alegiņ
dakigu zer egiņ,
gaistuai aldegiņ,
komeni da berdiņ,
gure lengo dotriņa
galdu ez dediņ.
20
Onrak merizi ditu
euskaldun erriyak,
biyotz garbiko jende
maitagarriyak,
okasiyo gogorrak
dira etorriyak,
gizon gaisto batzuek
onera ekarriyak,
istillu gorriyak,
oik berak jarriyak,
fededun urriyak
gaude igarriyak
orra Alkain gaztiak
berso berriyak.
|