inprimatu
Agur Ameriketako Eskualduneri!
Izenburua:
Agur Ameriketako Eskualduneri!
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1272.zk.
Orrialdea:
4

Agur Amerekitako Eskualduneri!

 

Oxobi

 

 Nork erranen daut Eskualdun orok

 zer odol dugun zainetan,

 guzier zerek egiten daukun

 «pil pil» noizpeit bihotzetan,

 egun ederrez bagaudelarik

 ardi zain mendi gainetan,

 edo barnean, suari beha,

 negu gau ilhun hotzetan?

 

 Gutan nork ez du maiz edo behin

 nahi borthitz bat senditu,

 itsasoz handik heldu zen boza

 duelarikan aditu...?

 Herrian segur etcherik ez da

 chutik oraino gelditu

 nondik ez denik haur bat bederen

 Amerikano jalgitu!

 

 ..................

 

 Ikusi ditut lagun maiteak

 Ameriketarat joaiten,

 nigarrez, bainan beldurrik gabe

 itsas untzirat igaiten...

 Oi egun hetan bihotzak ichil

 zoin nekez ziren egoiten!

 Ama gaichoak nola zituzten

 ondar musuak emaiten!!

 

 Amon bihotzak argira zabal

 orduan ikus bagintza,

 ez ginezake guhaurek sinets

 jasaiten duten min gaitza;

 heien gogoak bethi geroztik

 haurrekin airez dabiltza...

 lagun ohiak, zuen aldetik,

 atchik azkar ezagutza!

 

 Etchean utzi ditutzuener

 artetan igor berriak;

 ez lotsa lanak baditu ere

 gogortu zuen erhiak;

 ama chaharrak maite dituzte

 letretan hitzak larriak,

 berek daiten eskuara garbiz

 direnean ezarriak!

 

 ..................

 

 Eskualdun haurrak, Ameriketan

 erromes zinezten sartu,

 bainan lanetik zirezte laster

 gizon fierrak agertu!

 Eskual Herri bat lur arrotzetan

 horra nun den orai sortu,

 zuen bidea horra don duten

 bertze jendek nahi hartu!

 

 Erroak barna sartuz geroztiK,

 haitza bere hartan behar

 zabal eta chut handitzekotan

 beira dezan hitaz indar;

 adichkideak, etchean ukan

 irakaspen zuzenak har,

 makurrik gabe, hor ibiltzekotz

 egun bezain ontsa bihar.

 

 ...Gu berechteko zerbait diren

 itsaso, leihor, ibaiak?

 anaitasuna nondik dezake

 galaraz itsas handiak??

 Ez... Eskualdunak Eskualdun gauden

 guziz elgar atchikiak,

 Frantzian orduz nola baikinen,

 Ameriketan anaiak!

 

 Goraki beraz nahi dut erran

 agur, agur Eskualdunak

 danzari lerden, airos kantari,

 nik ezin ahantz lagunak!

 Oi! nahiago zinuzkete ba

 haurriden musu lagunak,

 bainan gogotik onhartkitzue

 nere bertsu bihozdunak!!

 


inprimatu