inprimatu
Chardina saltzalea
Izenburua:
Chardina saltzalea
Sinadura:
Moulier, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1265.zk.
Orrialdea:
4

Chardina saltzalea

 

Oxobi

 

 Untzia jin deneko itsas-bazterrera,

 Gachuchak erosi tu bi saskiñotara;

 biak aitchaturikan airoski burura,

 horra zoin laster Joan karrika behera...

 

 Zaiak estekaturik gorachko gerrian,

 zango sagarrak ditu arras agerian,

 etchean bezain aise dabila hirian,

 irrintzin bat eskainiz guzier lorian!

 

 Itzuliak eginik, «Au bon vin ethorri,

 zintzurra idor eta sudurttoa gorri

 «arras akhitua naiz behar dut sokhorri;

 onetik nahi nuke barnerat igorri... »

 

 Barnearen phizteko, hustu-ta basoak,

 mokoka hasten bada zer elhe gochoak!...

 -Amak, gordazkitzue zion haur gaichoa,

 garbi behar baitira hekien gogoak!!

 

 Mihia badu ere sobera zorrotza,

 zuzen gelditzen zaio nonbeit han bihotz...

 arnoa nukenean, ez maite ur hotza,

 ez da nehon ez dena Gachucharen gaitza!!

 

 Eskalerrik badea, guziz beharrean,

 dabiltzaner othoizka bide bazterrean?

 Gachuchak pausaturik saskia lurrean,

 Chardinak eman dazko laster ahurrean.

 

 ...Emanak othe ditu bertzer harrapatzen?

 etchekoeri bethi bario du saltzen!

 alferretan andrea mokoka da hartzen,

 ez dako behin ere sus bat atheratzen!!

 

 Iguzkia zerutik aphaltzen denean,

 oraino're Gachucha karrika gainean;

 hasi zuen bezala boz ederrenean,

 eguna finitzen du irrintzin batean!

 

 Gachucha moko biphil, Gachucha kokina,

 badinat Jinkoari othoitz bat egina:

 beira dezaunan luzaz hire zintz ur fina

 guhauri merkechago igorriz chardina!!!


inprimatu