Aranzazuko Ama Birjiñari
Mortara, Pio Maria
Agur Aranzazuko
Ama Erregiña
Euskaldunen Andrea
Poz eta atsegiña.
Euskaldunen artean
Maria jarririk
Euskaldun denak daude
Zuri eskeiñdurik.
Euskaldunak dirade
Zure jauregia,
Zure koroi ederra
Da euren fedia.
Euskaldunak badaude
Zure inguruan
Aitz gogorrak bezela
Beti betikuan.
Aitz gogorrak bezela
Dira Euskaldunak
Euren etsai guziak
Garaitu eziñak.
Betoz aize, euriak,
Turmoyak orrunka
Euskaldunak ez dira
Izango beldurka.
¿Baña nola, Maria,
Aranzan zaude Zu?...
¡A! zurekin, Andrea,
Aranzan gaude gu...
Jaungoikoaren etsayak
Eleiza estuturik,
Gure ariman dago
Aranza josirik!
Aranzazun baziran
Sugarrak piztutzen,
Ta zure jauregia
Oso erre zuten.
Gelditu zan bakarrik
¡Gauz miragarria!
Zure Imajiñ ederra
Ez irazekia.
Aranzazun, Maria,
Zu maite izanik,
Euskaldunak galduko
Ez dute federik.
|