inprimatu
Titiriteroen kutxa
Izenburua:
Titiriteroen kutxa
Sinadura:
Monjoa, Joxejaime
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Monjoa, Joxejaime

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
900.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Titiriteroen kutxa

 

Monjoa, Joxejaime

 

 Giltzapetu haute

 Egurtu.

 Euskal Herririk

 Ez dite-n/k nahi,

 Euskal Herrikorik

 Ez dite-n/k nahi.

 

 Hik, aitzitik,

 Euskal Herrian haiz,

 Euskal Herriko haiz,

 Ez du-n/k onartzen

 Herri supergobernaturik

 Herri erdipurdikakorik.

 

 Nork aukeratzen din/k

 Bere sorterria?

 Nork erabakitzen din/k

 Bere sorterria?

 Nork erabakitzen din/k

 Bere izendeitura?

 Nork egiten din/k

 Bere izaera?

 

 Euskal Herrian

 Egin hinduten.

 Euskal Herrikotzat

 Hartu hinduten.

 Eta Euskal Herriko

 Beti nahi huke.

 

 Haute jo,

 Naute joko.

 Ez gaituzte, baina,

 Makurteraziko,

 Apurtuko,

 Deserriginduko.

 

 Herriak, estatuak

 Eta besteak

 Pertsonok

 Egin ditugu

 Zergatik ez dakigula

 Behar ditugu.

 

 «Zinatu du».

 «Zinaerazi zizkidaten».

 Hark, indarra,

 Hik, beldurra.

 Hark, gezurra,

 Hik, egia.

 

 Baina, baina

 Non dago

 Bataren nahiz bestearen

 Muga?

 Duda?

 Burrukan!

 

 Burruka agerikoa

 Du-n/k, herkide,

 Euskal Herrikoa,

 Aspalditikakoa,

 Maitale bion

 Aurkakoa

 

 Hire kopetan

 Izerdia

 Ari du-n/k,

 Hire begietan

 Malkoa

 Ageri du-n/k.

 

 Hago

 Lan horretan,

 Gaitezen

 Ibil benetan,

 Esperantzarekin

 Bihotzetan.

 


inprimatu