inprimatu
Hitz honek berbegingo balu
Izenburua:
Hitz honek berbegingo balu
Sinadura:
Monjoa, Joxejaime
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Monjoa, Joxejaime

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
910.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hizt honek berbegingo balu

 

Monjoa, Joxejaime

 

 Barrean dudana, duguna, ezin

 agertu dudanez, dugunez... Hori da

 ezinaren ahalmena.

 

 Bere lekutik, aintzakotzat hartzen

 ez den hortatixetik, baina ukaezinezko

 izanik, noiznahi eta sarri sarritan hor

 tik baikabiltza denok, haiek - nahiz

 hauek, bere izakera haruntza berritzuli

 ezin duela eta, aitzitik, handik ho-

 nuntza etengabe jarioka ari dela...

 

 «Aaaa.... maaaa.... hiru!!»

 Ama honek duen nahigabeaz,

 Ezertxo ere ez da idatziko.

 Aita hark duen ezinaz,

 Zer geldituko ote gerorako?

 Eta mutil honek duen maitasunaz,

 Nor arduratuko ote da?

 

 Asko dakigu! Asko aurreratu dugu!

 Begira beza bakoitzak bere ingurura.

 Noiz zekien pertsonak horrenbeste?

 Nola ez sentitu ozik, eta ustetsu!

 Eta oraindik lortuko duguna!

 Nork esan zezakeen hainbesterakoa

 zenik

 Gure ahalmena, nahimena, lana!

 

 Baina, ez da dena, hori badela ezin

 ukatu arren.

 Denetik zenbat gelditzen ote zaigu

 Egunaren, urtearen, belaunaldiaren

 amaieran?

 Gero, zertaz oroitzen gara joanda-

 kotik?

 Zenbat eta nola aukeratzen, bazterre-

 ratzen dugu?

 Jakintsuek, politikariek, ahaltsuek

 Zenbat, gero geroago, berreskuratzen

 dute?

 

 «Aaaa... maaaa.... hita!!»

 Hitz honek berbegingo balu!

 Ezinezko!, ez baita berbazkoa bere

 historia.

 Eta, hortaz ez dakienik, inor ez da.

 Eta, hortaz ari denik, inor gutxi da.

 Errealitate hori ez baita hemendik

 honanzkorakoa. Hemendik pentsatua,

 buruta beti izaten bada ere.

 


inprimatu