inprimatu
Garat gaztenaren eta Ithurbidentzat
Izenburua:
Garat gaztenaren eta Ithurbidentzat
Sinadura:
Monho, Salvat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Monho, Salvat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2010.zk.
Orrialdea:
10

Garat gaztenaren eta Ithurbidentza

 

Monho, Salvat

 

 1

 

 Garat eta Ithurbide bozak errepikatuz

 Eskaldun leial guziek kopletan izendatuz

 Merezi duten bezala beti lauda zatzue

 Bati eta bertzeari eskerrak emotzue.

 

 2

 

 Eskaldunen omen ona hek date hel-arazi

 Erregeren tronuraino bai eta ardietsi

 Estatu jeneraletan Eskaldunen auhenak,

 Eskaldun beren ahotik izan diten entzunak.

 

 3

 

 Erregeren ordenetan ez ziren aipatuak

 Eskualdun leial batzuen herri ohoratuak.

 Bainan laster Ithurbide hortaz baitzen ohartu.

 Lapurtarrak berehala zituen kontseilatu.

 

 4

 

 Baionalo Senexalak eman ordenantzari

 Protestazione batez zitzaion ihardetsi.

 Eskualdunen arrazoinak Garat-ek presentatu

 Eta Erregek guziak onak ditu kausitu.

 

 5

 

 Gauzak hain ongi hasiak ongi akabatzeko,

 Garat eta Ithurbide behartu aintzineko

 Eman bekizkiote beraz zor zaizten ohoreak.

 Hek izan direnaz geroz Eskualdunen loreak.

 

 6

 

 Garat eta Ithurbide parti bitez gorterat

 Eskaldun guzien partez Luisi erraiterat

 Gure nahiaren pare balitz gure ahala,

 Laster bere deskantsuaz goza litekeiela.

 

 7

 

 Haren eta gure penak errotzue humilki,

 Ithurburu beretarik datorzela segurki.

 Merezi ez duenari fidantzia emanez

 Garela aflisituak dolorerik minenez.

 

 8

 

 Estatua eri dela banatu du berria;

 Bainan ezagutuz geroz gaitzaren iturria,

 Askiko da duda gabe, haren sendarazteko,

 Zenbait menbro pikatzea bertzen kontserbatzeko.

 

 9

 

 Erregek jakin behar du prest direla behintzat

 Behar dituen guzian, bihotz onez harentzat,

 Gure neke izerdiak eta gure odola

 Orai eta gero ere lehenetan bezala.

 

 10

 

 Mendi idorren oinetan ontzen ditugun lurrak

 Bere ganik ez balire diren bezain agorrak,

 Ez zen agertuko nihon eskaldunen parerik

 Parte on bat jasaiteko estatuko zorretik.

 

 11

 

 Ez dire beti beharrak emanez sokorritzen

 Diruzko laguntzen orde gortearen argitzen

 Ariko den erromesak askotan gehiago

 Lagunduko du Errege aberatsenek baino.

 

 12

 

 Eskaldunen bihotzetan diren sentimenduak

 Beren printze onarentzat egin tuzten botuak

 Zeruak entzun baletza, gure Erregek segurki

 Hainitz urtez erregina lezake dohatsuki.


inprimatu