inprimatu
Iraillan bosta izentaurikan
Izenburua:
Iraillan bosta izentaurikan
Sinadura:
Mollako Mañela
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mollako Mañela

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
279.zk.
Orrialdea:
2

Mollako Mañela

 

 Iraillan bosta izentaurikan

 Dago estropadetako,

 Egun ortako lenengo bijak

 Amabian probatzeko.

 Jakin zazute bada guztiak

 Donostiko Kontxarako

 Bidea libre-libre dagola

 Nai daben guztijentzako.

 

 Euzkal erriko anai maiteak

 Aurten gatoz Donostira,

 Galdu ez dediñ lenagotikan

 Datorren gure oitura.

 Millaka asko egun orretan

 Donostin izango dira

 Jakin gurarik nora daroian

 Saria eta bandera.

 

 Ez dogu gura asarrerikan

 Anaiak geran partetik

 Probetxu gitxi datorrelako

 Estropadako jokotik;

 Pentzauta dagon ezkero aurten

 Presentatzia emendik

 Leialtazunaz gura genduke

 Bakotxak bere aldetik.

 

 Esaten dabe erri onetan

 Donostiarrakaitikan,

 Dabiltzazala bene benetan

 Ondo preparau daitezan;

 Beste ainbeste jasoten da ba

 Ondarrutarren artian

 Egun ospetzu izan daitian

 Betiko Euskal-errian.

 

 Gipuzkoa'ko eta Bizkai'ko

 Arraunlarien artian

 Ondo konpondu bear genduke

 Bizi geraden guztijan.

 Izan leiteke aurten batian,

 Urrengo baten bestian,

 Beti bakotxa bere zoriaz

 Kontentu izan gaitian.

 

 Euskal erriko kosta guztiyan

 Eta beste errietan

 Beste jardunik ez dan izango

 Jentiak egun orretan;

 Jarri gaitezen guztijok ondo

 Eta bake on batian

 Izan daitela geien danentzat

 Bandera ori, ¡bakian!

 


inprimatu