inprimatu
Txakur-katuak, nork sinistu?
Izenburua:
Txakur-katuak, nork sinistu?
Sinadura:
Mogel, Juan Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mogel, Juan Antonio

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
V
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txakur-katuak, nork sinistu?

 

Mogel, Juan Antonio

 

 "Txakur-katuak, nork sinistu?

 Zeuden bein erretillu batean

 Alkarrekin jaten pakean,

 Ta ez ziran batere tximistu.

 Etxeko jaunak bertatik

 Auzokoari, erakusteko zergaitik,

 Deiturik, abiatzen zaie esaten:

 Nola ez dituzute ikusten

 Etsai gogor bi paketurik

 Eta mai batean alkarturik?

 Txakur ta katua adiskide

 Balira bezela senide?

 Zer egin ez lezake ekanduak

 Eta gauza batera oituak?

 Beazuna bera eztitu.

 Gizon sutsua otzitu;

 Asarre erraza bigundu,

 Okerrena ere zuzendu".

 


inprimatu