inprimatu
Otsoa ta anchumea
Izenburua:
Otsoa ta anchumea
Sinadura:
Mogel, Juan Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mogel, Juan Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
159

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Otsoa eta anchumea

 

Moguel, Juan Antonio

 

 Auntz bat zijoan basora

 Anchumea echean ichirik

 Oculluban ondo gorderik

 Irten ez zezan kanpora.

 Kontu, diotsa; ez irten

 Biurtu nadin artean,

 Eta iñor ba ta atean

 Oles, oles egiten,

 Ez idiki beingoan

 Zaude iratzarririk

 Ta begiak idikirik

 Ni an ote nagoan.

 Zelata dago otsoa

 Esan ziona aditzen,

 Baña goseak estutzen

 Zuen agitz gaiztoa.

 Anchume aragia

 -Dio-da chit samurra,

 Baña bear da gezurra

 Neretzeko giberria.

 Dijoa isillik atera

 Aunz amaren soñuaz,

 Asmo gaiztoz artuaz

 Ta onela arrapatzera.

 Anchumeak du gogoan

 Bere amaren esana

 Asko maitez emana

 Basora zan ondoan.

 Ala atearen zirritutik

 Daramazki begiak

 Ta erakusten dio argiak

 Zegoan leku ezkututik,

 Zala bere etsai otsoa,

 Ez bere ama maitea.

 -¡O malmutz goseberea!

 Zein aizan i gaiztoa!-

 Ala gogoz kortatik

 Diotsa bere etsaiari.

 

 Eta ¿zer ipuiak gazteari?

 Enzun beza bertatik

 "Artu bear dira gogoan

 Zar jakintsuen esanak

 Kalle artuz eman diranak.

 Ez utzi iñoiz alboan."

 


inprimatu