inprimatu
Echeko arratoia eta soro-arratoia
Izenburua:
Echeko arratoia eta soro-arratoia
Sinadura:
Mogel, Juan Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mogel, Juan Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
95-96

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Echeko arratoia eta soro-arratoia

 

Moguel, Juan Antonio

 

 Sagu bi zelai hilten

 Egozan gauzak esaten;

 Bata zan basokua

 Bestia Echekua.

 Dirautza ak oni:

 -¿Gurozu neugaz etorri?

 -Bai ordu onian

 Adiskide usainian.

 Baña emen kanpuetan,

 Zelai, basuetan,

 Zer dogu guk jango?

 Ez deustazu emongo

 Ona dau gauzarik,

 Ez koipe, ez eztirik,

 Basoko sagubak

 Daukaz palagubak

 Echekuari esateko:

 ¿Ni baño nor obeto

 Bizi da lurrian?

 Ez dot neure bizijan

 Izan nik bildurrik,

 Ez, ez, katigurik;

 Nago neure basuan

 Atseren osuan,

 Ez dot areriorik

 Ez ta galdu lorik.

 Darraiko Echekua

 Basoko jatekua

 Ikusteko guriaz

 Maija imini zan:

 ¿Zer ikusi etzan?

 Baskari ugarija

 Eder ta garbija,

 Sagar eta urrak,

 Mispilla ta inchaurrak

 Okaran ta madari

 Ta sabel gaisuari

 Emon al guztija.

 -¡O baskari andija!

 Dirantsa Echekuak

 Jaaki ikustekuak

 Niretzat, baña otzak

 Argalak eta motzak

 ¡O neure anaija!

 Zuri neure maija

 Jatort emotia

 Ta eskertsu izatia.

 Darua bada Echera

 Eta emen emotera

 Andiki janariak,

 Aberats ta ugarijak

 Koipia eta eztija,

 Gaztae ta urdaija.

 -Ase zaite emen

 Eztozu alan jan len,

 Eztago basuan

 Ez zuben kobauan

 Orlango aparirik.

 Musturrak koipaturik,

 Bizarrak miazketan

 Eztarrija garbietan

 ¡Ause bai baskarija!

 Arto eta garija

 Jan eta ganbaretan;

 Gabaz oramaijetan

 Ikusten zer daguan,

 Ta gura beegu juan

 Geroago lotara

 Oe utsetara.

 Eztago ez ichirik

 Guretzat maratillarik

 Ate inzirrikatuba

 Da bide adjutuba.

 Oneek zituban esaten

 Goi ta be erabilten

 Echelco sagubak:

 Ta orra nun katubak

 Deutseen, jarraituten,

 Ta atzamarrak ezarten.

 Echekuak iges eban,

 Basokuak ezin eban

 Topau zurkulurik

 Beebillen estuturik

 Chillijoka gaisua,

 Guztija igarua

 Nekez da ezkutetan

 Tresna zuluetan.

 Dirantsa lagunari:

 -¿Zetako nakarzu ni

 Leku oneetara?

 Nua neure echera,

 Egon zaite zu emen

 Bizarrak koipetuten.

 -Ez, dino,Echekuak

 Geitubaz erregubak;

 Zagoz aldi baten

 Oraindino, bai arren.

 Dakit katuban harri,

 Igez dodalako sarri;

 Egon zaite jaten zu

 Ni izango nachatzu

 Ateen jaolia

 Ta katu begiralia.

 Alan jardunakaz

 Ta berba labanakaz

 Saguchu basokua

 Barriro baduk

 Billetan jaakija.

 Eta zelatarija

 Beragaz batera.

 Baña juake atera

 Giltzera andria:

 ¡An da esturia!

 Lapiko barruan

 Basokua eguan

 Guztia sarturik

 Sabela beterik.

 Nai dau iges egin

 Baña ezin dau, ez, arin;

 Oñak kolpaturik,

 Bidiak labandurik,

 Da bildur ta ikara

 Juan ez dedin ara

 Eche giltzeria

 ¡O ze ikaria!

 Dago eskutuban

 Lapiko barruban;

 Ezta azartuten

 Arnaza artuten.

 Bere zorionez

 Ez juako ara, ez.

 Jatorko laguna

 Sagu eche, jauna;

 Eta onek aserrez:

 ¿Zergaiti, dino, iges

 Eztozu-beinguan?

 ¿Zegaiti lapikuan

 Zara geratu zu?

 Zelan eztakizu

 Igesa artuteñ,

 Buruba gordeten?

 Basotar gaisuak,

 Dino ¡ze gosuak

 Emengo jaakijak

 Eta edaarijak!

 ¡O adiskidia!

 ¡A bai ze gorija

 Lan zure jana!

 ¡Ai baso laztanat

 ¡Ai kanpo maitia

 ¡Zein zaran obia!

 Eztozu ez katurik,

 Ez neska giltzerarik

 Dator kolpe billa;

 Gichiarren ni illa

 Iza-ez naz koipetan.

 Ez ta basuetan

 Onlango arriskurik.

 Laguna, niri ez deirik

 Geijago iños egin.

 

 Ez ta au ez ipuin

 Gezurrez asmauba

 Bai egijaztuba.

 

 Biotza kezkaturik

 Eta arriskuz beterik

 Daguan atsegiña

 Ezta zindo-piña.

 


inprimatu