inprimatu
Chakurra ta katua
Izenburua:
Chakurra ta katua
Sinadura:
Mogel, Juan Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mogel, Juan Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
256

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chakurra ta katua

 

Moguel, Juan Antonio

 

 Chukur-katuak, nork sinistu?

 Zeudeu bein erretillu batean

 Alkarrekin jaten pakean,

 Ta ez ziran batere chimistu.

 Echeko jaunak bertatik

 Auzokoai, erakasteko zergatik,

 Deiturik, abiatzen zaie esaten:

 ¿Nola ez dituzute ekusten

 Etsai gogor bi paketurik,

 

 Eta mai batean alkarturik!

 ¿Chakur ta katua adiskide

 Balira bezela senide?

 Zar egin ez lezake ekandurik

 Eta gauza batera oituak?

 Beazuna bera eztitu,

 Gizon sutsua otzitu;

 Aserre erraza bigundu,

 Okerrena ere zuzendu.

 


inprimatu