inprimatu
Aume esan onekoa ta otso gaiztoa
Izenburua:
Aume esan onekoa ta otso gaiztoa
Sinadura:
Mogel, Juan Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mogel, Juan Antonio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aume esan onekoa ta otso gaiztoa

 

Mogel, Juan Antonio

 

 Auntz bat bayoan basora

 aumea kortan itzirik,

 txito ondo erakutsirik

 ez urteteko kanpora.

 -Laztan, dirautsa, ez urten

 neu nayatorren artean;

 ta norbait ba'dok atean

 oles, pitika, egiten,

 ez euk idegi beingoan;

 ago txintx, iratzarririk

 ta begiak idigirik,

 ni an ete naiagoan-.

 Dago zelata otsoa

 esan eutsana entzuten,

 baia goseak estuten

 eban irrime gaiztoa.

 -Ai, ai! aume-aragia,

 diņo, ze gozo samurra!

 Baia bear dok guzurra

 neuretzeko giberria!

 Doa ixillik atera

 auntz amaren soņuagaz,

 asmu gaiztoz artuagaz,

 onelan arrapetara.

 Aume zurrak dan gogoan

 amaren esan ain ona,

 asko gurata emona

 basorako zan ondoan.

 Ta atearen zirritutik

 egiten ditu begiak

 nor darakutsan argiak,

 eta dakus eskututik

 arerio izar otsoa,

 eta ez ama maitea.

 -O malmutz gose-berea!

 Ta, zein azan gaiztoa!-

 Alan dirautsa kortatik

 aume onek otsoari.

 

 Zer, ipuiņak gazteari?

 Entzun, entzun berpertatik.

 Artu beitekez gogoan

 zar jakiņen esan onak,

 kalte-artuak emonak

 t'ez itzi iņoz alboan.

 


inprimatu