inprimatu
Lenago ler egingo dozue guztijok
Izenburua:
Lenago ler egingo dozue guztijok
Sinadura:
Mogel, Bizenta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mogel, Bizenta

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
672-673

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lenago ler egingo dozue guztijok

 

Mogel, Vicenta

 

 Lenago ler egingo dozue guztijok,

 guri ezarri baiņo zuoen buztarrijok.

 

 Euskaldun gazte sendo, prestu ta nobliak,

 gorde gura ditubez asaben legiak...

 

 Kinta ta miliziak lantzian ta sarri,

 ez deusku euskaldunoi lan txarra ezarri.

 

 Agur, gure Foruak, agur noblezia,

 koldarturik balego emengo jentia...

 

 Bizkaian ez da biar erbeste legerik,

 geure Foru maitiak nai doguz bakarrik,

 

 Aldendu bitez, bada, gaiztuen asmuak

 eta gorde osoro Bizkaiko Forubak.

 

 Iņok gura badeusku Foruba lurpetu,

 guztiok biar geunke esan: gu gara gu!

 

 Asko zoritxarrian badira emetu,

 Bizkaiak oraindiņo gizonak baditu.

 

 Bakia da guretzat doerik onena,

 baiņa balego iņor gura eztabena,

 

 laster ikusiko dau buruban egurra,

 eta gordeko dogu geure olla-lurra.

 

 Mutillak orretako armatara dira,

 zarrak bere nai leuke, gaztiak balira.

 

 Katalan ta Naparrak, baita arabarrak,

 ditugu zorionez beti guretarrak.

 


inprimatu