inprimatu
Amodiozkoa
Izenburua:
Amodiozkoa
Sinadura:
Mitxelena, Salbatore (Inurritza, Egarin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mitxelena, Salbatore

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
70.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amodiozkoa

 

Mitxelena

 

 Amoriyozko naitasun ori

 Noizbait sortutzen da bera

 Gero indartzen joaten dana

 Egunetik egunera

 Lendabiziko ezkon gayetan

 oi da bere etorrera

 ta gutxiyago ez da izaten

 ezkondu ta ondorenera

 Emaztea ere pozez biltzeko

 bere senarren urrera

 esanaz ondo sartu ziņan zu

 Nere biotz barrenera

 Gu baņon zoriontsuagorik

 Iņor izango ote da

 Zenbat urteko mundu onetan

 alkartuak ote gera

 Bizirik geran artean beintzat

 Maite izango al gera

 Naitasun ori eraman zagun

 Jaungoikoaren aurrera.

 


inprimatu