"Endoya" idazle bikañari bere ezkontza egunean
Mirentxu
Jaiki ta laister berri on bat gaur
goizean eman didate
esanaz nola egiten zeran
zeru puxka baten jabe:
¡bejondeizula! Ez det egon nai
ixilik aitortu gabe
zenbateraño alaitu naizen
jakinda berialaxe.
Biotz on batek ezin lezake
maita berediñ ez danik
eta lur ontan ezda zuk baño
leyalagua duanik:
orregatikan opa dizuet
nerearen bar-barrendik
eztillargi on betea izan
dezazutela gaurtandik.