Mikel Atxaga'ri jarriak
Mire Arrose
-1-
Orain amaika urte dirala
Aizarna zegon pozturik,
egun alaitan arkitzen zala
nago dana sinisturik:
Apaiz berria, gazte sasoiko,
errian gendun sarturik,
orduan artu gendualako
ez degu izan damurik.
-2-
Goiko eskola berritu zenun
jarri ere bai zinea.
Urrutikuskin-telebisio
umetxoen poz-bidea,
geiagorentzat erreztu zenun
sakon ontan ikustea.
Lengo antzikan gabe daukagu
eliz-areto maitea.
-3-
Erri ontako eliz ederrak
berriturik du barrua:
borondate on zuten guztiei
bildu zenien dirua,
itz-indargallu, aulki berriak,
aldare ta ingurua,
or gelditzen da betiko apain
dirudiala zerua.
-4-
Atzai on orrek nai ginduzuan
Ebanjelloz gazitu,
baita Kristo'ren goitar egiaz
buru-biotzak argitu.
Gure aldetik entzun-gor egin
eta marmarrez aritu,
ola jokatuz artzai onaren
deirik ez degu aditu.
-5-
Toki berrira ba-zoaz laister
apaiz-lana egitera,
danok naigabez emen utzirik
zoaz Usurbil aldera.
Oroitu zaite gurekin beti
Aizarnarrena bait-zera,
kotxe berriaz balia zaite
sarri zatozen onera.