inprimatu
Kaxo Mañuel Mari
Izenburua:
Kaxo Mañuel Mari
Sinadura:
Miñeta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Miñeta

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
747.zk.
Orrialdea:
9

Miñeta

 

 —Kaxo Mañuel Mari

 lagun maitatuba...

 —¿Zer moduz ba Maurizio?

 Luza zak eskuba;

 agur esan baño len

 galdera prestuba;

 ¿Lengo astean al dek

 ARGIA letuba?

 Azalez jator eta

 barren mamitsuba,

 erritxo bat gañean

 erretratatuba,

 au dek ARGIA-rentzat

 maitasun justuba,

 gaur aldiz gutxinez

 diat laztanduba.

 

 —Gogotik irakurri

 diyat "Lilitxo"-na;

 ori dek idazlari

 trebea dagona;

 egi pranko esaten

 digun lagun ona

 ¡emen bear diagu

 olako gizona!

 Bere esan oyetan

 jarrai ba du ola,

 pin-xamar jokatzen dik...

 —Bai ¡arrayepola!

 —Orrek bazeukak erruz

 zañetan odola,

 errex mugitzen ditu

 bai txaplan bai bola,

 naiz gain-gañian eta

 naiz zuloan dagola;

 nik uste izango dula

 guk aña eskola.

 

 —"Lilitxo" idazlea

 garbitasun-bera,

 oldozturikan nago...

 ¿zu zein ote zera?

 ezagun ba-zinduket

 zorik ematera

 pozik jungo nitzake

 ni zure etxera.

 Pozez irrikiturik

 zedukat barruba,

 orrelakuak zidak

 ematen gustuba;

 batebat ondo zegok

 disimlatuba:

 askotan egiña nauk

 iñoren juzguba,

 nere (...) artean

 goganbeartsuba;

 alperrik, baña, diyat

 nekatu buruba;

 ezer atera gabe

 niok geldituba;

 "Lilitxo" zein ote dan

 dek gauz sekretuba.

 

 Gure jendeak zeuzkak

 gogo nabarmenak,

 jakin naiz "Lilitxo"-ren

 izen abizenak;

 askotan beyen ordez

 jo ditu zezenak,

 itzai ezjakiñaren

 akullu-eztenak.

 

 Soziedade bat emen

 jartzeko orduba

 dala, t'ibilliya dek

 jendea nastuba;

 arnasa artu ezin

 biyotza estuba,

 ara eta onera

 beti enkarguba,

 alkantzatu ez ditek

 jartzeko moduba,

 orain geldituba dek

 txit ondoratuba,

 gauza probia zaidak

 oyen estaduba

 ¡Mañuel Mai ori dek

 atarramentuba!

 

 Amaitutzera nua

 nere jarduketak

 aurrera jarraitzen ez

 dit utzitzen betak;

 irakurle azketsi

 nere berriketak

 Agur t'urrena arte

 dizute Miñeta'k.

 


inprimatu