inprimatu
Elizondo-ko partida
Izenburua:
Elizondo-ko partida
Sinadura:
Millox, Jean-Baptiste
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Millox, Jean-Baptiste

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
676.zk.
Orrialdea:
3

Elizondo-ko partida

 

Millox, Jean-Baptiste

 

 1

 

 Huna pertsu berriak, nik orai emanak,

 Kantuz erraitekotan plekarien famak:

 Elgar ezin bentzutuz izan tuzte lanak;

 Azkenean nausitu dire zaharrenak.

 

 2

 

 Mila bedrazi ehun hoi-ta bigarrena:

 Urte hau hainitzentzat zer orhoitzapena!

 Irabaztailek plazer, galtzailek zer pena!

 Bethi lanjer menean irriskatzen dena.

 

 3

 

 Larunbatarekin zen, abendoak bia:

 Orduan jokatu da partida handia.

 Elizondon in zuen diruzko uria

 Bai eta proetchatu lapurtar jendia.

 

 4

 

 Partida hau izan da izigarrikoa;

 Bakan aditzen baita hau bezalakoa.

 Trinketa hautaturik Elizondo-koa,

 Han eginen zutela guziek jokoa.

 

 5

 

 Dongaitz anaia biak, Leonis ta Arcé!

 Partidaren finitzen lanak izan tuzte.

 Gaztek galtzerik ere ez baitzuten uste,

 Azkenean zaharrek irabazi dute.

 

 6

 

 Jean- Baptiste Dongaitz zen gizon famatua,

 Ez baita maiz ikusten hoi bezalakoa.

 Berrogoi urte eta ehun kilokoa,

 Berdin, buruz nagusi, egin du jokoa.

 

 7

 

 Besoa hasi zaio pichka bat ttikitzen,

 Gorputza pisutu ta ilea zuritzen:

 Bainan halere ez da batere izitzen,

 Azkenean badaki kintzea trenkatzen.

 

 8

 

 Partida egiletan bat zen Mendiondo:

 Ez omen du ikusi nehor egundaino

 Horrela atchikitzen azken kintzeraino

 Ondarrean Jean Baptiste nausi zen oraino.

 

 9

 

 Hamar mila libera alde bakotchetik,

 Behar zuzten jokatu hasteraz geroztik:

 Trebesak zenbat ziren Jainko onak zakik,

 Galdu duten gaichoek ere bai hargatik!

 

 10

 

 Ondoan banituen urgulutsu hainitz,

 Oihu-garrasiaka chantza bildu nahiz:

 Sekulan parada hoi jiten bazait berriz,

 Begira egonen naiz bazterretik irriz.

 

 11

 

 Partida horren famak horra hor pertsutan,

 Guziek kantatzeko Eskual-herrietan.

 Nihor gertatzen bada ene beharretan,

 Zerbitzaturen ditut denak lorietan.

 

 12

 

 Kantuen emailea Batista handia;

 Guziek dakitena, gizon bat noblia;

 Pertsu berri emaiten parerik gabea;

 Lanetik ageri da ofizialea.


inprimatu