inprimatu
Joan-Batista Eguzkitza-ri
Izenburua:
Joan-Batista Eguzkitza-ri
Sinadura:
Mikolaitz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mikolaitz

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
250-251

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Joan-Batista Eguzkitza-ri

 

Mikolaitz

 

 0)

 

 Mila beratzireun'ta

 'rurogei t'amabost,

 Zemendin azkenean

 Batzartuta gagoz;

 Zemendin azkenean

 Batzartuta gagoz,

 Mila beratzireun'ta

 'rurogei t'amabost.

 

 1)

 

 Lemoako Herriak

 Seme argi bat du,

 Gaur hemen batzar hontan

 Ospatutzen dugu;

 Gaur hemen batzar hontan

 Ospatutzen dugu,

 Lemoako Herriak

 Seme argi bat du.

 

 2)

 

 Joan-Batista Eguskitza

 Kristau-Abadea,

 Eta goren-gorengo

 Euskal-Idazlea;

 Eta goren-gorengo

 Euskal-Idazlea,

 Joan-Batista Euskitza

 Kristau-Abadea.

 

 3)

 

 Gizon apala eta

 Osorik zeatza,

 Idazle garbia ta

 Euskara aberatza;

 Idazle garbia ta

 Euskara aberatza,

 Gizon apala eta

 Osorik zeatza.

 

 4)

 

 Bizitzan eman zuen

 Neurri aberatza,

 Eta Euskal-Herriari

 Bihotz'ta bizitza;

 Eta Euskal-Herriari

 Bihotz ta bizitza,

 Bizitzan eman zuen

 Neurri aberatza.

 

 5)

 

 Lehengo Euskaltzaindiko

 Izan zen Bizkaitik,

 Urkixo, Azkue eta

 Txomin Agirrekin;

 Urkixo, Azkueeta

 Txomin Agirrekin

 Lehengo Euskaltzaindiko

 Izan zen Bizkaitik.

 

 6)

 

 Orain guk esker onez

 Bihotz-bihotzetik,

 Ospeeman dagiogun

 Gizon haundi honi;

 Ospeeman dagiogun

 Gizon haundi honi,

 Orain guk esker onez

 Bihotz-bihotzetik.

 

 7)

 

 Gora Eguzkitza eta

 Gora Euskaltzaindi,

 Gora Euskara ata

 Gora Euskal-Herri;

 Gora Euskara eta

 Gora Euskal-Herri,

 Gora Eguzkitza eta,

 Gora Euskaltzaindi.

 

 8)

 

 Mila beratzireun'ta

 'rurogei t'amabost,

 Zemendin azkenean

 Batzartuta gagoz;

 Zemendin azkenean,

 Batzartuta gagoz,

 Mila beratzireun'ta

 'rurogei t'amabost.

 


inprimatu