inprimatu
Nik badet kabi maite bat!
Izenburua:
Nik badet kabi maite bat!
Sinadura:
Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mikel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
225.zk.
Orrialdea:
1

¡Nik badet kabi maite bat!

 

Mikel

 

     (Oteizako Mazizior-Reparaz'i)

 

 Nik badet kabi maite bat...

         Ibai ondoan

 belardi arro, ezea...

 Lorez beteta baratza

         soro erdian...

 

 Lore-tartean antxen det

         kabi maitea.

 Goize guztitan apalki

 musutzen du eguzkiak

         kabitxo ura...

 

 Nik maite det kabi ori...

         Gau apaletan

 intz-bitxiaz apaindua

 Illargiak maitatzen du

         laztan ixillan...

 

 Goizetan ibai-ertzetik

         karnabatxoak

 bialtzen ditu emeki

 kabira txio maiteak,

         mintzo laztanak...

 

 Uso garbien urrumak

         alaitzen dute

 kabitxoaren bizitza,

 maitasunaren txokoa

         berotzen dute.

 

 [...]

         Goize batean

 entzun nun orko txorien

 txiyo eder maitalea

         barru-barruan.

 

 Ederrak bai txori oyek!

         Iztunak begik;

 luma politak, emeak;

 biotz aundia, xamurra;

         maite ditut nik...

 

 Goizero entzuten diet

         txiyo maitea

 goizero bai nik erantzun

 biotzez mintzo beroa

         kutun-kutuna...

 

 Oteyza det kabi ori...

         Orko txoriak

 Mazizior eta Reparaz...

 Maite zaituztet biotzez

         euskaldun onak.

 


inprimatu