inprimatu
Ohean nago eta, horra hor aitortza
Izenburua:
Ohean nago eta, horra hor aitortza
Sinadura:
Mendizabal, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendizabal Cristobal, Mikel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4a

Ohean nago eta, horra hor aitortza

 

Mendizabal, Mikel

 

 1

 

 Ohean nago eta, horra hor aitortza

 Bizi hauxe gehiago ezin dut goza

 Arrantzale izan naiz langintza zorrotza

 Ohean gelditzea da benetan motza

 Urruti dut poza

 Trixte dut bihotza

 Penaren morrontza

 Negarrez entzuten dut olatu otsa.

 

 2

 

 Itsasoan ibili nintzen errespetoz

 Bertantxe saiatuz ni indar oroz

 Orai ohean nago ez daukat hainbat poz

 Begiraka hor nago sentimendun gogoz

 Olatuak datoz

 Dira nere bihotz

 Ta hemen nago motz

 Berriro itsasora joateko asmoz.

 

 3

 

 Itsasoko bizitza hain da arlotea

 Berak eskeini zidan bizi atea

 Bainan orain ezin dut, neretzat kaltea

 Penagarri da noski hola egotea

 Beti da epea

 Buka da nekea

 Arrixkuz betea

 Agur nai dezun arte itsas maitea.


inprimatu