inprimatu
Etsipenarenak
Izenburua:
Etsipenarenak
Sinadura:
Mendizabal, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendizabal Cristobal, Mikel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1019.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Etsipenarenak

 

Mendizabal

 

 Nola egunak bait duen gaua

 eta izarrek ere beuden araua,

 -gure bizitza dena promesa,

 une bakoitzak bere ametsa-

 horra bertsotan

 zer «nahi ta ezin» dugun askotan,

 orain deus ezta, gerora asmotan.

 

 Egunsentian, hortxe goizalde,

 ukan ohi dugun irria debalde,

 bihotz mamitan hozkiri minak

 bai piztu ere kezka ta grinak...

 Ai bizipoza!

 luzaro ahal bageneza goza

 ez litzateke gizona hain motza.

 

 Guretzat behintzat mesede eskaxa,

 fedea jaiotzez gerriko paxa,

 arbaso zaharrek noizbait josia,

 egunerako merke erosia...

 Zertan sinetsi?!

 dudak hor datoz, gaur bat, bi etzi,

 errotarririk ezin irentsi.

 

 Fede ondoren sukar berria;

 «Zein maite dudan ene Euskalerria!»

 baina sekula zohardirik ez,

 galtzaile beti, mendre eta nekez,

 non dugu ditxa?

 gailendu zaigu herio sitsa,

 hauxe duk herri triste eta hitsa!

 

 Tristez, gainera gu deusez gara

 zabaltzenago ez ba-da euskara.

 Mendi-ibarretan larre on atzo,

 itsas ertzean gaur zeinen mantso!

 Galtzera doa

 garo artean kresalak joa

 azal orizko atso gajoa

 

 Ortuan, aldiz, zenbat zaindari

 ez ote zaizkigun alferrik ari.

 Hesian teinko ditugu sokak,

 onik ez dakar gure borrokak.

 Zein xume garen!

 berririk ezer ez dago hemen:

 arrai handiak ttikia janen

 

 Noski, gaitzerdi etsai bakarrez,

 bat bait ginen denok aurka beharrez

 baina harez gero, ezker-eskubi,

 bogatze honek zoro dirudi;

 hautsi da masta,

 jitoan goaz; urak arrasta,

 norarik gabe plisti ta plasta.

 

 Goiztiri hartan asmo eta amets,

 gaur denari eman diogu sahiets.

 Akitu eta birrindu gara,

 laburra izan da-gure udara;

 zenbat lan gogor!

 hutsal gertatu ta inork deus ez zor,

 nekea, beraz, arrazoiz dator.

 

 Hainbat joranen ondoriotzat

 inondik zerurik bagenu behintzat,

 gaua nola den egunen amil,

 dena herio bidean dabil.

 Jaiotzaz gero,

 antsi, etsipen... zerbait astero,

 baina hil besterik ezin espero.

 

 Hibai ertzeko harrien antzo

 -ur berriak datoz gaur eta atzo-,

 alferrik gaude urei begira.

 Gu hemen utziz joanen dira.

 Ta inork ausarti,

 joan nahiean badagi jaurti

 hondora baietz ito segurki.


inprimatu