inprimatu
Bertsolaritzak gerorik bai?
Izenburua:
Bertsolaritzak gerorik bai?
Sinadura:
Mendizabal, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendizabal Cristobal, Mikel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1186.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsolaritzak gerorik bai?

 

Mendizabal, Mikel

 

 1

 

 Bertsolaritza ez da

 tenore geldoa

 arrastoan aurrera

 aurrera arrastoan

 beldur gabe doa.

 Orain ondoren dator

 betiko leloa:

 zer eta nolakoa

 nolakoa eta zer

 da bere geroa?

 

 2

 

 Beste modu batera

 izan zen lehena

 hauxe da gaur zenbaitek

 zenbaitek gaur hauxe da

 esaten duena

 aldatu da bizitza

 eta giro dena

 hartuta segi zagun

 segi zagun hartuta

 tokatzen den trena

 

 3

 

 Lehengo bertso seaskak

 ziren baserriak

 orain indartu dira

 indartu dira orain

 kale ta herriak.

 Ase nahi baditugu

 gaurko egarriak

 eskaletan horra hor

 horra hor eskaletan

 iturri berriak

 

 4

 

 Hitzarekin jolastuz

 neska ta mutiko

 kantari ari dira

 ari dira kantari

 kopeta argiko.

 Neurtuz rimatzea

 dutenak begiko

 ahots hau gero ez da

 gero ez da ahots hau

 gaizki etorriko

 

 5

 

 Bertsolaritza bada

 hitzaren kirola

 hizkuntzari laguntza

 laguntza hizkuntzari

 egin dezaiola.

 Bat adarra da eta

 bestea arbola

 berdina dute biek

 biek berdina dute

 izerdi-odola

 

 6

 

 Itsatsi behar dira

 erro bereziak

 arbolak xurgatzeko

 xurgatzeko arbolak

 hezegai biziak.

 Berde irauten badu

 enbor nagusiak

 hostoz jantziko dira

 jantziko dira hostoz

 adaxka guziak

 

 7

 

 Euskararen giroaz

 kezkati gaude gu

 zaletasunak zerbait

 zerbait zaletasunak

 halare erne du

 hizkuntzaren kakoa

 zuzentzen badegu

 geroko garaipena

 garaipena geroko

 kanta dezakegu

 

 8

 

 Bertsolari ta bertso-

 zaleen artetik

 Elkarte bat badugu

 badugu Elkarte bat

 iazko urtetik.

 Hartu makila eta

 itzeituz aurretik

 gurdi hau sar dezagun

 sar dezagun gurdi hau

 behar den atetik

 

 9

 

 Pernando eta Bilintx

 Pello ta Xenpelar

 gaur berritzen ditugu

 berritzen ditugu gaur

 hainbat izen edar.

 Gaur egungo izenik

 ez da aipa behar

 geroak egin beza

 egin beza geroak

 gauza hori bihar

 

 10

 

 Poz-saminak idatzi

 ta gogoz abestu

 txapelketak tajutu

 tajutu txapelketak

 saioak zehaztu

 publikoa gozatu

 giroa ez hoztu

 orainaren geroa

 geroaren oraina

 dago gure esku

 


inprimatu