inprimatu
Aspalditikan egiñak dauzkat hemen hainbeste buelta
Izenburua:
Aspalditikan egiñak dauzkat hemen hainbeste buelta
Sinadura:
Mendizabal, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendizabal Cristobal, Mikel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4c

Aspalditikan egiñak dauzkat hemen hainbeste buelta

 

Mendizabal, Iñaki

 

 1

 

 Aspalditikan egiñak dauzkat hemen hainbeste buelta

 Esku hutsetan iñoiz gutxitan ardurenean beteta

 Aizu laguna gaur mugazaina jarririk hemen zaude ta

 Behar badezu hemen daukazu Mendizabalen karneta.

 

 3

 

 Eaten zorrotza sartu didazu zuk horrela hitz egin da

 Boltsa haundi hau zabaltze oral neronentzat beintzat min da

 Aizu laguna jartzen al nazu hemen pasatu ezin da

 Zerorri ere nere berdina izan zerala jakin da.

 

 5

 

 Lendabiziko kontrabandista ta polizia ostera

 Mugara heldu ta orain biok ongi konpontzen ez gera

 Zerbait gehiago espero nuen zuk gaur hor erakustera

 Hainbesteko diferentzi al da jantzi batetik bestera.


inprimatu