inprimatu
Etsipenak
Izenburua:
Etsipenak
Sinadura:
Mendizabal, Jesus Maria (Platanondo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendizabal, Jexuxmari

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1758.zk.
Orrialdea:
5

Etsipenak

 

Mendizabal, Jesus Maria (Platanondo)

 

 1

 

 Nola egunak bait duen gaua

 eta izarrek ere beuden araua

 -gure bizitza dena promesa

 une bakoitzak bere ametsa-

 horra bertsotan

 zer «nahi ta ezin» dugun askotan

 orain deus ezta, gerora asmotan.

 

 2

 

 Egunsentian, hortxe goizalde

 ukan ohi dugu irria debalde;

 bihotz, mamitan hozkirri minak

 bai piztu ere kezka ta grinak...

 Ai bizipoza!

 luzaro ahal ba geneza goza

 ez litzateke gizona hain motza.

 

 3

 

 Guretzat behintzat mesede eskaxa

 fedea jaiotzez gerriko paxa

 arbaso zaharrez noizbait josia

 egunerako merke erosia...

 Zertan sinetsi?!

 dudak, hor datoz, gaur bat, bi etzi

 errotarritik ezin irentsi.

 

 4

 

 Fede ondoren sukar berria:

 «zein maite dudan ene Euskalerria!»

 Baina sekula zohardirik ez

 galtzaile beti, mendre eta nekez

 non dugu ditxa?

 gailendu zaigu herio sitsa

 hauxe duk, herri triste eta hitsa!

 

 5

 

 Tristez gainera gu deus ez gara

 zabaltzenago ez ba-da euskara

 Mendi-ibarretan larre on atzo

 itses ertzean'gaur zeinen mantso!

 Galtzera doa

 gara artean kresalak joa

 azal orizko atso gajoa.

 

 6

 

 Ortuan, aldiz, zenbat zaindari

 ez ote zaizkigun alferrik ari

 Hesian teinko ditugu sokak

 onik ez dakar gure borrokak

 Zain xume garen!

 Berririk ezer ez dago hemen:

 arrai handiak ttikia janen.

 

 7

 

 Noski, gaitzerdi etsai bakarrez

 bat bait ginen denok aurka beharrez

 Baina harez gero, ezker-eskubi

 bogatze honek zoro dirudi

 hautsi da masta.

 jitoan goaz, urak arrasta

 norarik gabe plisti ta plasta.

 

 8

 

 Goiztiri hartan asmo eta amets

 gaur denari eman diogu saihets

 Akitu eta birrindu gara

 laburra izanda gure udara

 zenbat lan gogor!

 hutsal gertatu ta inork deus ez zor

 nekea, beraz, arrazoiz dator.

 

 9

 

 Hainbat joranen ondoriotzat

 inondik zerurik bagenu behintzat

 Gaua nola den egunen amil

 dena herio bidean dabil

 Jaiotzaz gero

 antsi, etsipen... zerbait astero

 baina hil besterik ezin espero.

 

 10

 

 Hibai ertzeko harrien antzo

 - ur berriak datoz gaur eta atzo -

 alferrik gaude urei begira

 gu hemen utziz joanen dira

 Ta inork ausarti

 joan nahiean badagi jaurti

 hondora baietz ito segurki.


inprimatu