inprimatu
"Ama, txukatu malkoak!" (Amets bat)
Izenburua:
"Ama, txukatu malkoak!" (Amets bat)
Sinadura:
Mendizabal, Eustakio (Txikia)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txikia

Argitalpena:
Larrun.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama, txukatu malkoak

 

Mendizabal, Eustakio

 

 Aralar mendi txit gandorrean

 Ama Euskera nekusan,

 arratsa bezin goibel, negarrez

 umetxo bateren gisan:

 biotz-barrengo negar-zotinak

 ezin zituala jasan...

 "Zer duzu, Ama?" galdetutzean,

 onelatsu zidan esan:

 

 "... Zeruetako Jainkoak naita

 milla urte anitz dira

 Euskal-erriko lur done ontan

 sortu nintzala argira.

 Ainbat gizaldi ondorenean,

 gaur-egun seme, begira...

 Seme-alaben burla-ixekak

 naramate il-obira!

 

 Ikastol eta eliz askotan

 atea didate itxi:

 atzerritarrak ta seme askok

 laput bat antzo ezetsi!

 Nere izen apaldu arte

 iņoiz ezin dute etsi...

 Zer egin diet etsai bezela

 ainbat nazaten gaitzetsi?

 

 Izkuntz arrotzak dira nagusi

 mendi, enparantz, kalean...

 irrati eta aldizkariak

 datoz erdera elean.

 Euskera ortxe baso, sukalde,

 txoko apalki batean...

 Mamur ta minutzul, ezin besterik

 ke, negar, zotin artean.

 

 Azken gudate ondorengengo

 ogei ta sei urteetan

 erderak arro dabiltz, erronka

 zazpi Euskal-errietan.

 Ni berriz emen, sorterri bertan,

 bizi-arnas azkenetan...

 sukal-txokoan negar egiņaz

 aiton-amon mingaiņetan!

 

 Euskal-erriko bazter denetan

 atzerrian antzi nabil...

 ez-ezagunen artean aur bat

 beziņ apal eta ixil!

 Ene burua gara ez dediņ

 ba-ditut milla maratil...

 Gaiztagiņai lez, arrano begiz,

 etsaiak so ditut urbil!

 

 Erdaldun dira mendi-zaliak,

 eta amaika sukalde!

 Bereaz aztuz erdal-izkuntzaz

 asko itsuturik daude.

 Aberri eta euskal-izenak

 guziz zaie arrobide...

 ta antziņako oitura zarrak

 oro nai lituzke gorde!

 

 Euskal-erria gorde nai dute,

 eta nik damaiet lotsa...

 Seme-alabak ola ikustea

 Amarentzat zein mingotsa!

 Aberri-muiņa galdu ezkeroz,

 zertarako dute kutxa

 azalez eder izanda ere,

 barrendik bai dago utsa?

 

 Euskal odola daramazu ta,

 zeranez ene soin-atal...

 aur-adiņetan artu zendunez

 neregan atseden-magal...

 ainbat oztopoz etsai artean

 bein betiko ez nadin gal...

 ai, seme laztan, lasterren laster,

 enegaz zaitez urrikal!

 

 Aberriaren muiņ ta oņarri

 ni naizela zaitez oroi,

 ta ez nazazu luzar utzi

 izkuntza arrotzen morroi!

 Ene burua goratutzea

 ziņez nai ba duzu, otoi,

 buru-belarri biur lanera,

 oraintxe bai duzu sasoi".

 

 "Ai, Ama kutun! erantzun nion

 itzali zazu negarra!

 Ortz-illunean ņirņir bai dago

 oindik itxaron-izarra.

 Askok baztertu ba'zaituzte're,

 zu zaitugu, izkuntz zarra,

 ele denetan, biotz-niniaz

 maitatzen dugun bakarra!

 

 Etzazu geigo zure negarraz

 samindu euskal gogoak...

 Negu otzari jarraiz bai datorz

 denbora obeagoak.

 Zeru goi-goitik esku luzatuz

 oro dezaken Jainkoak,

 loraz jantziko zera berriz ta

 AMA, TXUKATU MALKOAK"

 

 1967

 


inprimatu