inprimatu
Udaberria
Izenburua:
Udaberria
Sinadura:
Mendizabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendizabal

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
781.zk.
Orrialdea:
48

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udaberria

 

Mendizabal

 

 Negu beltzetik atara eta

 udaberrin sartu gora

 nolakoa izango ote den

 hori da gure galdera

 haro zoragarria

 zera udaberrin

 arnas berri baten era

 bizi berrien jaiotza eta

 hildakoen piztuera

 

 "Udaberria, bizi berria"

 esaerarik justuna

 xuspertu eta berpistutzeko

 neguko giro astuna

 hazi berrin eraile

 estalgarri emaile

 inongo lotsik ez duna

 landare danentzat nehurriko

 jantziak ditun jostuna

 

 Artu dituzun eginkizunez

 beti zera zentzuduna

 geroko fruto eta emaitzen

 jaurlaritzea dezuna

 ama on baten antza

 hortan badezu lotza

 Zainduaz etorkizuna

 landarek sortu, apaintsu jantzi

 eta azten dituzuna

 

 Ama baten irudia eta

 eginkizuna daukala

 izadiarentzako sinetsi

 guraso on bat zerala

 landareak bizitza

 eta bere emaitza

 zure babesen duala

 esan liteke guztiak zure

 seme -alabak dirala-.

 

 Zuzen etortzen baldin bazera

 bada alderdi zehatza

 kanpo guztia aztoraturik

 badu sua eta gatza

 zure huta-egiteak:

 "neke eta kalteak"

 udazkenak daramatza

 urteak ditun goraberatan

 zu, zera denen ardatza

 

 Gizaldiak, ere haurtzaroan

 du mundura jatorria

 orduan dugu udaberria

 eta indar etorria

 pasa dira urteak

 aldatu gizarteak

 heldu da garai berria

 haurtzaroa buka zaigu eta

 joan zaigu udaberria

 

 Egaztiak, kabiak agiten

 abestiak, dariola

 udaberriko egun sentían

 hoiek daukate eskola

 baina aspaldi hotan

 dabiltz bere asmotan

 etsaiak, hainbat kaiola

 hola, egizko udaberriarik

 ez da izango inola

 

 Egan ibili behar zutenak

 honen beste hertsidura

 udaberriko egun sentia

 norentzako agertu da?

 txori kailatuak

 "eta horrelakuak"

 datoztenan burura

 udaberriak hartzen du berriz

 negu beltzaren itxura

 

 Txoriak egan, gizonak oinez

 ez, gaurko bide latzetan

 ehiztarien bildurrik gabe

 pakezko esperantzetan

 orduan izango da

 udaberri denbora

 mendi, kale, ta etxetan

 surten etorri ez dena baina,

 daukaguna ametsetan.

 

 Udaberri horren zai dago

 gure herri euskalduna

 negu guztian amets batean:

 noiz dugu argitasuna?

 itxaropen babesak

 loreztatu amesak

 gertutu ale biguna

 udazkenean egin dezagun

 fruto horren bilduma.

 


inprimatu